Asteburuan metal musika-tresnen ikastaroa izango da Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 21a

Gaur hasi eta igandera arte metal musika-tresnen hotsek hartuko dute Zumaia. Metal musika-tresnak ezagutu nahi dituztenenei edo metal musika-tresnaren bat jotzen dutenenei dago zuzendua topaketa, eta antolatzaileek jakinarazi dute adin guztietako ikasleak izango direla ongietorriak saioetara. Ikastaroen helburua metal musika-tresnak eta horientzat idatzitako obrak ezagutaraztea da. Horretarako, Susana Plumed, Iñigo Guembe Sada, Iñigo Ramirez de Ganuza eta Victor de Andres Mutilva bezalako goi mailako irakasleak izango dituzte ikasleek gidari. Ikastaroa instrumentu horiek jotzen dituztenen bilgunea izatea ere nahi dute antolatzaileek, mota horretako egitasmoek musikaz gozatzeko eta elkarren artean esperientziak partekatzeko aukera izaten direla uste baitute. - Metal musika-tresnen ikastaroa Martxoak 21, ostirala - 15:00etan irakasleek eskainitako kontzertu pedagogiko bat Maria eta Jose Ikastetxean. - 17:30etik 20:00etara banakako klaseak Zumaiako ikasleentzat. Martxoak 22, larunbata - 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara taldekako entseguak eta banakako klaseak. - 11:00etatik 13:00etara Zumaiako Musika Bandaren aretoan metal musika-tresnak ezagutzeko ate irekiak. Gunemusik, Erviti eta Sangaxa saltokiek antolatu dute erakusketa. Martxoak 23, igandea -10:00etatik 12:00etara taldekako entseguak eta banakako klaseak. -12:30ean Zumaiako Musika Bandako kideek eta metal ikastaroan parte hartu duten ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dute Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide