Ate irekiak egingo dituzte Azpeitiko Ingurugiro Etxea Museoan

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 21a

Uraren Mundu Mailako Eguna izango da bihar, eta horren harira, Azpeitiko Ingurugiro Etxea Museoak Igarako Errotan ate irekien jardunaldiak egingo ditu. Bihar 16:00etan eta 17:00etan izango dira saioak, eta etzi 12:00etan eta 13:00etan. Igarako errota XVIII. mendeko eraikina da, eraberrituta dago eta uraren energiaren bidez mugitzen da. Gune historikoak heziketarako gela du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide