Azkoitiko Julio Urkijo kaleko autoak kendu beharko dira gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 21a

Bihar Azkoitia eta Azpeitia artean egingo duten Maratoi Erdia dela eta, Azkoitiko Julio Urkijo kaleko 10. zenbakitik (Eroski txikitik) hasi eta 40. zenbakira (Telepizzara) aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko dituzte jabeek. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da proba, baina antolaketa egoki baterako, autoak lehenbailehen kentzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide