Zarauztik Bilboko ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 20a

Gure esku dago dinamikak "ekimen ikusgarria" antolatu du martxoaren 29rako. Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko kulturak ordezkatuko dituzten hainbat artista izango dira Bilboko La Casilla pabiloian, Kepa Junkera musikariaren gidaritzapean. Zarauzko Gure esku dago batzordeak autobusa antolatu du bertaratzeko. Txiki Polit, Arrano eta Eguzki tabernetan zein Bai Batzokian eman ahalko dute izena, martxoaren 28ko 21:00ak bitartean. Autobusa hurrengo egunean irtengo da Eguzki taberna paretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide