Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kirolaz Blai Kirol Elkarteko kideek argi dute kirolak haurren heziketarako oso garrantzitsuak diren balioak eskaintzen dituela. Horregatik, Euskara eta Kirola uztartuz hitzaldi sorta bat abiatuko dute gaur.
Gaur izango da lehenengo hitzaldia Beheko Plaza Jatetxean 19:00etatik aurrera, eta txirrindularitza izango dute hizpide hizlariek. «Euskal Herriko txirrindularitza izango da solasaldiaren oinarria», zehaztu dute elkarteko kideek.
Patxi Vila, Agurtzane Elorriaga eta Jon Odriozola txirrindulari ohiek eta Julian Eraso lasterketa antolatzaileak parte hartuko dute hitzaldian, eta Arritxu Iribar esataria izango da moderatzailea.
Aurrerantzean hilabetero mota horretako hitzaldiak antolatzea da Kirolaz Blai Kirol Elkarteko kideen asmoa.