Euskal Rockaren izarra, bihar, Orioko Kultur Etxean

Karkara.eus 2014ko mar. 20a, 11:28

Niko Etxarten kontzerturako sarrera doakoa izango da eta Kultur Etxean bertan daude eskuragarri

Antzokiak betetakoa eta sarrerak agortutakoa da Niko Etxart, oholtza gaineko maisu; euskal rockaren izar eta ikur. Ibilbide luzea du musikaren munduan. Altzürükü herrian jaiotako musikariak haurtzaroa Parisen eman zuen, eta han, 1968tik 1972ra rock talde batean aritu zen. Bi urte geroago bere sorterrira, Zuberoara, bueltatu zen eta Tinka taldea osatu zuen beste bi musikarirekin. Rocka euskal herrira ekarri zuen; Euskal rockaren aitzindaria da Etxart. 

1968an hasi eta etenik gabeko bidea izan du rockaren munduan Etxartek. Ikono bilakatu da euskaldunentzat, eta oriotarrek herrian entzuteko parada izango dute ostiral honetan Orioko Kultur Etxean. 22:30ean izango da kontzertua Orioko Udalak antolatuta eta sarrerak doan izango dira, halaber, aurretiaz jaso behar dira gonbitak Kultur Etxean bertan.

Abeslariaren kanta herrikoiak bilakatu dira. Ibiliaren ibiliaz Euskal Herri osora zabaldu dira, eta euskaldun guztian bihotzean iltzatu. Dominika Etxart herri kantariaren semeak 1974ko giroari aurre egin zion, eta bere nahia bete zuen: rocka euskaraz egitea. Kantagintza tradizionala nagusi zen garaian, rockaren bidea zen gaitzena, traizioa. Kontra jarri zitzaion asko eta asko. Nolanahi ere, berak ez zuen etsi eta urte horretan bertan Odol Berri taldea osatu zuen anaiarekin eta lehengusuarekin.

1975ean single bat grabatu zuen Zazpi Gara taldearekin; urte bete beranduago, 1976an, Etxahun-Topeten omenezko diskoan parte hartu zuen. Urte berean, Minxoriak taldea osatu zuen. Bakarlari gisa kaleratu zuen lehen lana Nahasteka izan zen, 1979an. Urte horretan bertan single bat argitaratu zuen Euskal rock' n' roll. Urte betera, Minxoriak taldearekin diska kaleratu zuten. Talde berberarekin, bost urte beranduago, Ibiliz diska argitaratu zuen.

Bitartean, bakarlari bezala ere eman zituen urratsak. 1980an Has' dantzan diska kaleratu zuen, hiru urtera Tumatxa eta 1990ean Baikor.  Bost urteren buruan, Hapa-hapa taldearekin Gili-gilikatzen haüt diska kaleratu zuen eta 2005ean Minuette.  Kolaborazioak egindakoa ere bada Etxart.

1968 musikaren munduan murgildu, eta egun, horretan darrai. 46 urte daramatza, hortaz, euskal rocka egiten; 46 urte oholtzatik oholtzara. Eta bihar, Orion izango da, Kultur Etxean gaueko 22:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide