Bigarren Berdintasun Plana diseinatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak

Baleike 2014ko martxoaren 20a

2009 urtean hasitako bideari jarraitu eta bide horretan sakondu nahi du Zumaiako Udalak. Urte horretatik, arlo ezberdinetan parekidetasuna lantzen ari da herri parekidea osatzeko helburuarekin. 2009ko azaroan ekin zitzaion, lehen aldiz, berdintasun diagnosia egiteari. Diagnosi hartako datuetatik abiatuta osatu zen 2010etik gaur arte indarrean den I. Berdintasun Plana. Baina lehengo plan hura berritu, eta herriaren beharretara eta jendartea egokitzeko ordua iritsi dela erabaki du Udalak.II. Berdintasun plana osatzeko lanean hasiko da Udala, baina argi du, planak herriarena behar duela izan.”Herritarrek ez badute bere sentitzen ez du eraginik izango”, esan du Berdintasun zinegotzi Maitane Agirrek. Plana osatzeko prozesua, apirilean hasiko da, eta lehen zeregina orain arteko planaren ebaluaketa egin, eta ondorioak ateratzea izango da. Planaren edukiak lantzeaz gain, egiturak berraztertu eta indartzeko asmoa ere badu Udalak. Ondoren, bigarren planeko helburuak eta bitartekoak zeintzuk izango diren zehaztuko da. Osatzen den plan berri horrek, 2015-2018 epealdian bete beharreko plangintza, lan ildoak eta helburuak zehaztuko ditu. Zortzi bilera Prozesuan, zortzi bilera egingo dira, horietako lau herritar orori irekiak. Bi zati izango ditu prozesuak, lehen zatian aurreko planaren ebaluazioa egingo da, eta bigarren zatian hurrengo plana diseinatzeari ekingo zaio. Lehen zati horretako bileretan orain arte egindako ibilbidearen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea izango da helburua. Horretarako [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide