Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Merkatari eta Ostalari Elkarteak energiaren fakturetan aurrezteko helburua duen informazio eta aholkularitza kanpaina bat martxan jarriko du elkartekideentzat. Taldeko hitzaldiak egingo dira baina elkarteko bazkideren batek behar izanez gero banakako a...
Merkatari eta Ostalari Elkarteak energiaren fakturetan aurrezteko helburua duen informazio eta aholkularitza kanpaina bat martxan jarriko du elkartekideentzat. Taldeko hitzaldiak egingo dira baina elkarteko bazkideren batek behar izanez gero banakako aholkularitza ere emango da. Lehenengo hitzaldia, Ekin elektrizitatearen eskutik: Eraginkortasun energetikoa; zure establezimenduaren energia-kontsumoa gutxitzeko eta fakturetan aurrezteko urrats egokiak ematen ikasi. Aztertuko diren gaiak: - Argindarraren faktura atalka. - Establezimendu/negozioaren energia-kontsumoa nola banatzen den aztertu. - Energia-kontsumoa nola gutxitu daiteken aztertu. Kontsumoa %80 gutxitu. - Argindarraren fakturan gutxiago nola ordaindu daiteken aztertu. Faktura %20 baino gehiago gutxitu. Bigarren hitzaldia, Gazte elektrizitatearen eskutik: - Kontratu-mota desberdinak. - Eguneko eta gaueko tarifak; zer da egokiagoa niretzat? - Adimendun kontagailu berriak eta araudi berria. - Eraikinen eraginkortasun energetikoa zer da? Hitzaldietan parte hartzeko izena eman behar da zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Data eta tokia, izena ematen duten pertsonen arabera finkatuko dira. Infotechnaliarekin elkarlanean Aurrezpen energetikoaren inguruan kanpaina ari da garatzen Zumaia Elkartea Infotechnalia aholkularitza enpresarekin. Zumaia Elkarteko bazkideei doako azterketak egingo zaizkie, kontsumoaren profilaren arabera, elektrizitate fakturetan ahalik eta aurrezpen handiena lortzeko. Interesaturiko bazkideek gauza bera egin dezakete gas zerbitzuarekin. Bazkideen ikerketa guztiak doakoak eta inpartzialak dira. Hau da, ez dute inongo gasturik eta pertsonalizatuak dira. Kasu bakoitza konkretuki aztertzen [...]