Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak Hausnartu sarietako bat jaso du

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 20a

Garbiñe Bereziartua gaur San Telmon (Soziolinguistika Klusterra) Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu-Euskal Soziolinguistika Sariak banatu ditu gaur, Donostian, San Telmo Museoan. Sarietako bat Garbiñe Bereziartua azpeitiarrak jaso du. Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo tesiagatik jaso du. Beste bi sariak, Haritz Goikoetxeak eta Aitor Zuberogoitiak jaso dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide