Etzi, larunbata, Aiako probalekuan idi apustu bat jokatuko dute Roman Elosegi zaldibiarrak eta Iñaki Lopategi bizkaitarrak. 22:00etan da.
Lopategik Aiako mantak irabazi ditu orain gutxi. Hura litzateke faboritoa eta, hori berdintzeko, Elosegik bi minutuko abantaila edukiko du. 30 minutuz tira egingo dute bere idiek, eta Lopategirenek 28 minutuz bakarrik.
Urgain harriari 200 kiloko gainzama erantsita erabiliko dituzte pareak, nork plaza gehiago egin. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du saioa. Apustuan 6.000 euro daude jokoan. Elosegirentzat itzain lanetan Iñaki Urrutia eta Inaxio Telleria ariko dira; beste aldean, Iñaki Lopetegi eta Lopene.
Larunbatean 10:00etan pisatuko dituzte idiak. Gero, apustua 22:00etan hasiko da.