Udaberriarekin batera loreak ugarituz doaz zelaietan, eta haiez gozatzeko garaia da. Iturrarango Parketxean, udaberria dela eta, martxoa eta apirilerako agenda zabala antolatu dute. Lehen zitak martxoaren 29an eta 30ean izango dira, Landare Basati Gastronomikoen tailerrarekin.
Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikan adituak emango du ikastaroa. Bertan landare basatiek sukaldaritzan izan dezaketen erabilera ezagutuko du nahi duenak. Edozein baratzetan edo bide ertzetan jaiotzen diren belarretatik asko jan daitezkeela ezezaguna da gehienentzat; gure ingurunean ehun landare basati jangarri espezie inguru aurki ditzakegu. Horiek ezagutu eta nola jan daitezkeen erakustea du helburu ikastaroak.
Ikastaroa martxoaren 29an eta 30ean izango da, eta 35 euroko prezioa du. Hau da burutuko den programa:
– Martxoak 29:
10:30 - 14:30 Sarrera, landare basati jangarriak ezagutzeko irteera eta pintxo prestaketa eta dastaketa
16:00 - 18:00 Zapore basatidun gozoki elikagarrien prestaketa
– Martxoak 30:
10:30 - 14:30 Garnizio, entsalada eta lehen plater prestaketa eta horien dastaketa
Ekintza gehiago apirilean
Apirila ere hitzorduz betea dator Iturraranen; bisita gidatuak, azokak, tailerrak eta erakusketak izango ditu gerturatu nahi duenak.
– Apirilak 5:
Lurrari kasu eginez: Fenologiaren inguruko bisita gidatua Pello Zabala, Margarita Martin eta Pilar Lopezen eskutik
– Apirilak 12:
Lorategi botanikoan bisita gidatua, Jose Almandozen eskutik
– Apirilak 17, 18, 19, 20 eta 21:
Argizari laberintoak, erleen sekretuak: Bisita gidatua erlategira
– Apirilak 26 eta 27:
Landare Berezien 12. Azoka
Oharra: boluntarioak behar dituzte azokarako. Izena eman nahi izanez gero deitu 943 83 53 89 telefono zenbakira edo idatzi iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera
– Apirilak 27:
Ikebana tailerra eta erakusketa: Lore konposaketa tailerra
– Apirilaren 1etik ekainaren 30era:
Vicente Guinearen Animarbolak argazki erakusketa: Zuhaitzen anima argazkitan
– Ekainaren 30era bitartean:
Maria Mamertaren Barru Argia argazki erakusketa: Landareen ikuspegi berezia
Ekintza hauetan izen eman nahi duenak 943 83 53 89 telefonoan edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan egin dezake. Informazio gehiago hemen.