Lapurreta egin dute Orion

Karkara.eus 2014ko martxoaren 19a

Modus operandi berdina darabilte lapurreta guztietan; bizilagunen etxebizitzan obrak egiten ari diren langile direla dioten bi gizon dira

Urola Kostan hainbat salaketa jarri dira lapurretagatik, eta horietako bat, Orion. Lapurreta izan da, hortaz, Or...

Modus operandi berdina darabilte lapurreta guztietan; bizilagunen etxebizitzan obrak egiten ari diren langile direla dioten bi gizon dira

Urola Kostan hainbat salaketa jarri dira lapurretagatik, eta horietako bat, Orion. Lapurreta izan da, hortaz, Orio herrian. Ertzaintzak salaketak aztertu ostean, herri guztietan erabili duten teknika eta egileak berdinak direla ondorioztatu du.

Bi gizon, langile bezala aurkezten direnak. Bizilagunen etxean obrak egiten ari direla azaltzen dute, eta aitzakia horrekin, etxe barrura sartzen dira, ea akatsik dagoen ikustera. Aztertu nahi dutena ezberdina izaten da: batzuetan hodiak, ur-jarioak, itoginak edota hezetasuna.

Behin barruan daudela, bere arrastoa gal dezazun ahalegintzen dira, dirua, bitxiak eta baliozko artikuluak lapurtzeko. Normalean, bietako bat jabea entretenitzen geratzen da, bere arreta bereganatuz. Bitartean, bestea, lapurretan aritzen da.

Zoritxarrik gerta ez dadin bai Ertzaintzak, bai Orioko Udalak arretaz jokatzea eskatzen die oriotarrei. Hortaz, honelako egoera batean dagoen herritarrari Ertzaintzarekin harremanetan jartzea eskatzen diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide