Orion eta Zestoan lapurreta egin dute jarduteko modu bera erabilita

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 19a

Otsailean jarduteko modu bera erabilita lapurretak egin dituzte Orion eta Zestoan. Ertzaintzak jakinarazi du bi gizon goiko solairuan obrak egiten ari diren langileak bezala aurkezten direla etxeetan, eta kalterik sortu duten egiaztatzera doazela esanda biktimaren etxebizitzara sartzea lortzen dutela. Barruan direnean, bietako batek etxekoa entretenitzen du, eta besteak etxeko gelak arakatzen ditu bitxiak, dirua edo baliozko objetuak lapurtzeko. Urola Kostan bi salaketa jarri badira ere, Ertzaintzak ez du baztertzen modu horretan lapurretan gehiago egin izana. Horregatik, Ertzaintzatik herritarrei ohartarazi nahi diete antzeko egoera batean aurkitzen badira, edo susmoa hartzen badute, lehenbailehen Ertzaintzara edo Udaltzaingora hots egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide