Epaileak ostiralean onar dezake Azpeitiko Grumal likidatzeko eskaera, Fagor Etxetresnen likidazioarekin batera

Urola Kostako Hitza 2014ko mar. 19a, 12:43

Mondragon taldearen Fagor Etxetresnak ikurra likidatzeko eskaera jaso zuen atzo, asteartea, goizean Pedro Malagon epaileak, Donostiako merkataritza arloko auzitegian, enpresa zuzendaritzak hartzekodunekin itunak egitea ezinezkoa dela frogatu ondoren. Ostiralean bertan onar dezake eskaria epaileak eta likidazio ebazpena ematen badu, Fagor Etxetresnekin batera abiatuko da Azpeitiko Grumal enpresa likidatzeko prozesua, baita Basauriko Edesa eta Proeikena ere. Enpresaren zuzendaritza organoak desegin egingo dira, eta orain arte haien zaintzaile izan diren konkurtso administratzaileek hartuko dute Fagor Etxetresnen erabateko kontrola. Milaka langile eta bazkide zituen multinazionalaren aktibo ukigaien eta marken truke eskaintzak jasotzeko epea egun gutxian hasiko da, beraz, eta eskaintzaile horien artean Mondragon taldea egon daiteke, baldin eta etxetresna txikien adarrean jardunean ziharduen talde batek garatutako negozio plana ontzat ematen badu. Irakurri albistea osorik, Berrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide