“Euskararen inguruko diskurtso berria landu behar da”

Baleike 2014ko martxoaren 19a

Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko teknikariak eskaini zuten aurtengo ‘Euskara bestela ez gara’ hitzaldi zikloko azken hitzaldia. Iñaki Martinez de Luna soziologoak eta Belen Uranga Soziolinguistika klusterreko teknikariak eskainitako azken saioarekin amaitu da aurtengo “Euskara, bestela ez gara” Zumaiako hitzaldi zikloa. Hitzaldiaren haria Iñakik eraman du Belenek egindako elkarrizketa baliatuz; tarteka, halere, puntuak eta kontrapuntuak jarri dizkiote elkarri biak ala biak. Iñakik framing berri baten beharra aldarrikatzen du, framing komunikazioaren teorian erabiltzen den terminoa da, eta zerbait ulertzeko edo interpretatzeko modua adierazten du, funtsean diskurtsoa esan nahi du. Euskararen inguruko diskurtso berria landu behar dela uste du, beraz, Martinez de Lunak. Izan ere, duela 30 urtetik hona gauzak asko aldatu dira. Orduan jendea euskararen alde zegoen, frankismoak debekaturiko gauza guztiek indar handia hartu zuten trantsizio garaian; eta euskarak berak ere bai, inork ez zuen zalantzan jartzen euskara bultzatu behar zenik. Gaur egun, ordea, hori asko aldatu da, eta euskararen aldeko neurriak hartzen direnean marjinazioa, diskriminazioa eta antzeko ideiak azaleratzen dira. Azkeneko azterketen arabera, Euskal Herrian %55 baino ez dira euskara sustatzearen alde daudenak, eta horietako asko gainera, orokorrean alde daude, baina beraiei eragiten dieten neurriak aipatzen direnean atzera egiten dute. Beraz, argi dago gauzak aldatu [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide