Urola Kostan Ekin enpresa ideien lehiaketako epea zabaldu dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko martxoaren 18a

Urola Kostan Ekin enpresa ideien lehiaketaren zazpigarren egitasmoa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei berrikuntza eta sormena bultzatzeko laguntza emateko eta gizartean ekintzailetasuna sustatzeko, besteak beste. Lehiaketak lau sail ditu. Alde batetik Ohorezko Aipamenaren Saria emango dute, eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde lan egin duten pertsona, enpresa edo erakundeen lana aitotzerko. Bestetik, A atalean, eskualdeko ikastetxeetako ikasleek landutako enpresa egitasmoak sarituko dituzte. B atalean, sortu berriak diren edo sortzear dauden enpresa-egitasmoek parte hartu dezakete eta, C atalean, eskualdeko enpresen egitasmo berri onenak sarituko dituzte. Lehiaketaren inguruko informazio zehatza eskuragarri dago www.urolakosta.org webgunean. Proiektuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da, eta udal elkartetik jakinarazi dute proposamenak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan aurkeztu behar direla.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide