Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberria iristear da, eta eguraldi onarekin hondartzaz gozatzeko egun aproposak iritsiko dira laster. Hondartzan egun ederra igarotzeko, ordea, garrantzitsua da hondartza garbi-garbi izatea eta, horretarako, Orioko Surf Taldeak, Herrio Natur Taldeak, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak Orioko Antilla hondartza auzolanean garbitzeko deialdia egin dute datorren larunbaterako; antolatzaileen asmoa 11:00etatik 13:30ak arte lagun artean hondartza garbitzea da. Lana amaitutakoan, bertaratzen direnentzat hamaiketako bat prestatuko dute antolatzaileek.
Nazioarteko hondartzen garbiketa kanpaina Surfrider talde ekologistak deitu du, herritarren artean hondartza garbi edukitzearen garrantzia sustatzeko.