Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, uda honetan ere Orioko Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu lanerako, eta deialdia egin du lanpostu horiek betetzeko. Eskabideak apirilaren 4ra bitartean egin ditzazkete herritarrek. Kanpineko komunak garbitzeko lau pertsona hartuko dituzte, kanpinerako lau zaindari, Antilla hondartzako kabinak garbitzeko bi lagun, bi udaltzain laguntzaile eta Txu-txu trenerako bi gidari. Horretaz gain, aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko diete.
Deialdian parte hartzeko langabetua eta Orion 2014ko urtarrilaren 1a baino lehenago erroldatua izan behar dute herritarrek. Hartuko diren langileen kontratuak lan zuzenbideko erregimenean egingo dituzte, denboraldi baterako.
Apirialaren 12an probak
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira apirilaren 4a baino lehen. Udal bulegoan bertan edo www.oriora.com webgunean eskuratu daitezke deialdian parte hartzeko oinarriak eta eskaera orria.
Lanpostuak betetzeko egin beharreko probak, berriz, 2014ko apirilaren 12an egingo dituzte Orioko Ikastola berriko areto nagusian, 09:00etatik aurrera. Ordutegi zehatzak www.oriora.com webgunean argitaratuko dituzte egun batzuk lehenago.