2014ko aurrekontuen aurkezpen publikoa

Karkara.eus 2014ko martxoaren 18a

Salatxo aretoan izango da gaur, martxoaren 18an, arratsaldeko 19:00etan

2014ko aurrekontuak aurkezteko bilera ireki bat egingo dute Udal gobernua osatzen duten alderdiek, Bilduk eta Orainek. Aurkezpena Salatxo aretoan izango da martxoaren 18an 19:00e...

Salatxo aretoan izango da gaur, martxoaren 18an, arratsaldeko 19:00etan

2014ko aurrekontuak aurkezteko bilera ireki bat egingo dute Udal gobernua osatzen duten alderdiek, Bilduk eta Orainek. Aurkezpena Salatxo aretoan izango da martxoaren 18an 19:00etatik aurrera. Aurkezpena publikoa izango da, eta Udalak herritar eta eragile guztiak gonbidatzen ditu bertaratzera, informatu eta parte hartzeko.

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko azken bilera izango da hau; behin horiek onartuta herriari aurkeztu eta galdera eta azalpenentzako lekua egin nahi dute Udal ordezkariek. Herriko eragileen parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du Udal gobernuak.

Honako gaiak jorratuko dira bileran, besteak beste: udal altxortegien eboluzioa, aurrekontu parte-hartzailearen prozesua, aurrekontuen atalkako azalpena, udal kontuen zailtasunak, inbertsio handien azalpena eta diru-laguntzak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide