Nafarroan goiz buelta egingo dute Zarauzko Pagoeta Mendizale elkartekoek igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 18a

Pagoeta Mendizale Elkarteak goiz buelta antolatu du  iganderako, hilaren 23rako. Nafarrora joango dira mendizaleak oraingoan, zehazki Larraun bailara eta Basaburua haranetatik zehar egingo dute ibilaldia. Uitziko gainetik (818 metro) abiatuko dira eta Bi ahizpen sepultura deritzon gunetik pasatuz, Ireber (1.207 metro) tontorrera iritsiko dira. Ondoren Arnaitzura (1.202 metro)  igoko dira, eta Aldatzen amaituko dute. Guztira, 15,4 kilometroko bidea egingo dute eta bost ordu iraungo du. Jakinarazi dute ez duela aparteko zailtasunik izango ibilbideak. Igandean, goizeko 07:30ean Agoueseneko biribilgunetik abiatuko dira parte-hartzaileak. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan  eman beharko dute izena, ostirala baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide