Azken itsasaldiak eragindako kalteak konpontzeko laguntzen berri emango du PPk bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 18a

12:00etan egingo dituzte adierazpenak Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariak eta Giipuzkoako PPko idazkariak, Jose Luis Herradorrek eta Juan Carlos Canok. Munoa plazan egingo dute agerraldia. Horiekin batera izango da Zarauzko PPko zinegotzi Maria Jose Lafuente. Azken denboraleak udalerrian eragindako kalteak konpontzeko bideratuko dituzten laguntzen nondik norakoez ariko dira hirurak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide