Hilaren 28an egingo dute Zarauzko Azken Portuko bertso afaria

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 18a

Urtero legez, SKAPA Zarauzko  Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko Komisiyuak bertso afaria antolatu du martxoaren 28rako, datorren ostilerako. Aurten Beñat Gaztelumendi eta Aitzol Barandiaran izango dira bertsotan Urpekoak elkartean. Interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete txartelak, bakoitza 20 euroan. Ixabel eta Toki Ona tabernetan daude horiek salgai. Parte-hartzaileak Guria tabernan elkartuko dira afal aurretik, 20:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide