Mungian (Bizkaia) 35 urteko emakume bat hil dute. Hori salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte bihar, asteazkena, arratsalderako Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian.
Azpeitiko Bilgune Feministak, Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren protokoloari segituz, bihar, 19:30ean deitu du bilkura, Azpeitiko plazan.
Zarautzen, berriz,
Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu lelo hartuta, bihar, 19:00etan, elkarretaratzea eta kazerolada deitu dituzte, udaletxe aurretik.
Azkoitian ere deitu dute biharko elkarretaratzea, 19:00etan, herriko plazan. Kasu honetan, Azkoitiko Udalak eta Emakume Mahaiak deitu du. "Emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetako bat emakumeen aurkako indarkeria da", adierazi dute. "Atzo Mungian, beste emakume bat, Andina Pereira, bere bikotekideak erail zuen. Indarkeria matxista gizarte egituraren baitan ezarria dago eta aurre egiteko ezinbestekoa da jendarte osoaren inplikazioa", adierazi dute herritarrak bilkurara deituz.
Zumaian ere bihar, asteazkena, egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan magnoliopean. Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deitutakoa da.