Amaia Azkue gogoan elkarretaratzea egin dute gaur Zarautzen (Amaia Ventas/Hitza)
Herritar ugari bildu da gaur, astelehena (martxoak 17) arratsaldean Amaia Azkue gogoratzeko. Hiru urte bete dira Azkue «bahitu, kolpatu eta erahil» zutela, eta elkarretaratzea antolatu du Zarauzko mugimendu feministak. Azkue zenaz, haren senideez eta lagunaz gogoratzeaz gain, indarkeria sexistarekin amaitzeko nahia aldarrikatu dute. «Zoritxarrez hiru urte hauetan zehar kasu gehiago izan dira. Hala nola, iazko udaberrian Getariako neskaren bortxaketa edota joan den ostiralean adin txikiko neska batek salatutako erasoa». Horregatik, lanean segitzeko konpromisoa berretsi dute, «geure buruen jabe eginez, kaleak gure eginez eta autodefentsa feminista praktikan jarriz».