'Retrobeer', Zarauzko 14. Garagardo Azokako irudia

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 17a

Aste Santua gerturatzen ari da eta  Zarautz Rugby Taldeko kideek  hasi dituzte Garagardo Azoka antolatzeko lanak. Hain zuzen, dagoeneko aukeratu dute azoka iragartzeko kartela. Lehiaketara 30 lanetik gora aurkeztu dituzte, eta horien artean Haimar Manzisidorren Retrobeer gailendu du. Kolore laranja eta marroiak nagusi dituen lana hautatu du epaimahaiak aurten ikur bezala. Irabazleak 300 euro jaso ditu.

Azoka apirilaren 16tik 21era izango da Munoa plazan jarriko duten karpan. Bertan eskuratutako dirua Zarautz Rugby Elkartearen  proiektuetara bideratuko dute: Eskola Kirola, hezkuntza eta garraiora, besteak beste. 300 boluntario baina gehiago ibiliko dira egun horietan zerbitzari, sukaldari eta garbitzaile lanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide