Joxean Elortzaren lagun, lankide, ikasle-ohi eta senideak bildu ziren atzo, igandea, Maria eta Jose Ikastetxeko areto nagusian, Joxeani azken agurra emateko. Ikasle ohiek I+irudian ikus dezakezue oroigarria eman zioten Elortzaren familiari, esker ona adierazteko. Horrela dio bertsoak: Txiki ginela gure bidean bizitzak zintuen jarri Hainbesterentzat zu izan zinen heziketaren oinarri Mila alditan elkarren pozez egon gara ta gaur larri… Eskerrik asko maixu maitea oroituko gara sarri begiak itxiz zu sumatzea izan bekigu pozgarri Zure ikasle ohiak