Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako Menditxoko bizilagunek martxoaren 21ean etxera itzultzeko aukera izango dute. Gaur iragarri du hori Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburuak, hango obrak ikustera egindako bisitan. 2013ko maiatzaren 5ean Getariako Menditxon luizi bat gertatu zen, eta ordutik daude bizilagunak etxetik kanpo. Horma eraikitzeko lanak joan den abenduan hasi zituzten, eta 900.000 euroko aurrekontua izan dute. Lanak Getariako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ordainduko dituzte.