Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Herri Krosa jokatu da gaur, igandea. Helduen lasterketen aurretik haurren probak jokatu dituzte. Gero, nagusien bi distantziatako lasterketak jokatu dira: 2,6 kilometrokoa eta 8,5 kilometrokoa.
Motza 40 lasterkarik bukatu dute. Gizonezkoetan aurrena Unai Romo (Donostia) izan da, 09:15 denbora eginda. Emakumezkoetan, berriz, Usoa Ostolaza (Zarautz), 10:39 denborarekin.
1. Unai Romo (Donostia), Xeye AT, 09:15
2. Aitor Madrazo (Azkoitia), Xeye AT, 09:16
3. Lander Zabala (Zestoa), Xeye AT, 09:18
1. Usoa Ostolaza (Zarautz), Antoniano, 10:39
2. Jone Zabaleta (Azkoitia), Xeye AT, 11:02
3. Ainhoa Conde (Azkoitia)-, 11:35
Proba luzea Tasio Gomezek (Zumarraga) irabazi du, 29,45 denborarekin; eta, emakumeetan aurrena Uxoa Irigoien (Getaria) izan da, 34:14. Kasu honetan, 85 lasterkarik bukatu dute.
1. Tasio Gomez (Zumarraga), Aloña Mendi, 29:45
2. Jokin Redondo (Zumaia), -, 30:14
3. Agustin Ruiz (Azkoitia), Xeye AT, 31:00
1. Uxoa Irigoien (Getaria), - , 34:14
2. Alazne Irureta (Aizarnazabal), -, 37:02
3. Josune Zabala (Zarautz), -, 38:14