Traineruen test-entrenamendua egingo da martxoaren 15ean Pasai San Pedron

Karkara.eus 2014ko martxoaren 14a

Orio Arraun Elkarteko hiru ontzik parte hartuko dute erlojupeko proban

Martxoaren 15ean, larunbatarekin, VI. Traineruen Test-Entrenamendua egingo da Pasai San Pedron, 17:00etatik hasita. Erlojupeko proba izango da, 2000 metro inguruko lau luze eta hi...

Orio Arraun Elkarteko hiru ontzik parte hartuko dute erlojupeko proban

Martxoaren 15ean, larunbatarekin, VI. Traineruen Test-Entrenamendua egingo da Pasai San Pedron, 17:00etatik hasita. Erlojupeko proba izango da, 2000 metro inguruko lau luze eta hiru ziabogekin. Oriotik hiru ontzik parte hartuko dute Sanpedrotarra Arraun Elkarteak denboraldi-aurreko estropadan. Lehenengo tandan emakumezkoen trainerua irtengo da, bigarrenean ARCko Orio B taldea eta hirugarrenean ACTko Orio A taldea.

San Pedrotik itsaso zabalera izango da ibilbidea, eta guztira hiru kategoriatan banatuko diren 32 ontzik parte hartuko dute: beteranoak, senior neskak eta senior mutilak. Lehen bi kategoriatako ontziek ibilbide erdia egingo dute, bi luze eta ziaboga bat; seniorrek osoa, lau luze eta hiru ziaboga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide