Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/dP-nJGXbJXM
http://youtu.be/dP-nJGXbJXM
"Udalaren eta bion arteko harreman osoa euskaraz izatea nahi dugu! Kiroldegian, zahar etxean, eguneko zentroan,... euskaraz bizi nahi dugu!". Bide horretan, ordea, zenbait hutsune identifikatu ditu Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Hori dela eta, ekitaldi berezia antolatu dute hurrengo larunbaterako, hilaren 22rako: Euskaraz Bizi ekimena. 10:30etik aurrera aerobik herrikoia egingo dute Lege Zaharren Enparantzan. Ondoren triki poteoa izango da. Arropa erosoa jantzi eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.