Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urkomek eta Iraurgi Berritzen-ek abian jarri duten Urola Gustagarri egitasmoa aurketuko diete azkoitiarrei bihar, 12:00etan, plazan. Era berean, Labedun arkume pintxoak eta sagardo basoak eskainiko dituzte, euro batean. Umeentzako, berriz, Latxiñe ardi puzgarria jarriko dute.
Igandean, berriz, Limousin arrazako behiak ikusteko bisita gidatua eta produktuen dastaketa egingo dute Beizaman. Aitzalde ustiategira joango dira, 10:30ean Beizamako plazatik irtenda. Hara joateko 630-18 19 94 telefonora deituta egin behar da erreserba.