I. Udaberri saria jokatuko da bihar Azpeitiko igerilekuan

Olatz Prat 2014ko martxoaren 14a

Bihar, larunbata, arratsaldeko 16:00etatik aurrera , zonaldeko eta Izarraitz Igeri Elkarteak gonbidatzen dituen elkarteetako benjamin eta alebin igerilarien I. Udaberri Saria jokatuko da Azpeitiko Udal igerilekuan. 350 igerilari gaztetxo inguruk  hartuko dute parte txapelketan.  Sariketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Bestalde, barkamena eskatu diete antolatzaileek igerilekuaren erabiltzaileei, larunbat arratsaldean sortuko dituzten eragozpenagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide