Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inguruko bertsolari gazteek jendaurrean abesteko aukera izango dute gaur, Zestoan. Bosgarren urtez Gazteen Bertso Saioa egingo dute gaztetxean, Erralla bertso eskolak eta Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta.
Oraingo honetan sei bertsolari izango dira Zestoako Gaztetxeko taula gainean; Aitor Salegi, Ane Labaka, Peio Ormazabal, Jone Uria, Oier Aizpurua eta Agin Laburu. 22:30ean hasiko da saioa, eta hara joateko sarrerak aurrez eros daitezke Uztapide, Fati eta Koiote tabernetan, sei eurotan. Saioa amaitutakoan erromeria egingo dute.