Geoparkeko bisitariek baserritarren lana errespetatzeko kanpaina jarri da martxan

Baleike 2014ko martxoaren 13a

Gero eta gehiago dira Geoparkeko bideetan mendi buelta egitera gerturatzen diren bisitariak, eta zenbaitetan arazoak sortzen dira ez delako baserritarren lana behar bezala errespetatzen. Arazoa larriagotu baino lehen, sentsibizilazio kanpaina bat jarri du martxan Geoparkeak. “Paraje hauek hain eder mantendu badira, neurri handi batean, gure aurrekoek eta geuk egindako lanari esker da. Harro gaude orain hainbesteko balioa aitortu zaiolako eta jendea erakartzen duelako; eskatzen duguna da bisitariak ere errespetatzea”, esan du Santa Klarako Miguel Angel Manzisidorrek, inguruko baserritarren izenean. BIDEOA: Behiengan abortoak eragiten dituen gaitza Pikoteko Martin Etxabek azaldu duenez, asko dira markatutako bidetik irten eta Pikoteko labarraren bazter-bazterretik gora egiten dutenak. “Gero gora iritsi eta baserriko zelaietan sartzen dira, bideak errespetatu gabe”. Andikara erreka amiltzen den puntuan desbideratzen da jendea Pikote aldera, eta leku hartan seinale bat jartzea eskatu dute. Ados agertu dira Geoparkeko eta Aldundiko ordezkariak. Autoekin ere arazoak ari dira sortzen, aparkatzeko lekua falta eta zelaian sartzen direlako. Eta txakurrekin ere badute kezka baserritarrek. “Behiek jaten duten belarretan egiten dute kaka, eta arriskua dago gaixotasun bat kutsatzeko. Gaixotasun horrek abortoak eragiten ditu eta dagoena gertatu dira kasuak”. Hori guztia kontuan hartuta, sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan Geoparkeak. Leire Barriuso Geoparkeko kudeatzaileak azaldu du debekua baino nahiago [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide