Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Gure Esku Dago mugimenduak bizikleta martxa «erraldoia» antolatu du iganderako, erabakitze eskubidearen alde. 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira herritarrak, eta horiek elastiko urdinak janztera animatu dituzte. «Kanpaina guztiek bezala, Gure Esku Dagok ere badu bere kolore propioa, urdina, hain zuzen. Ezin esan kolore urdina arrotza denik zarauztarren artean, Enbataren aldeko ikurra adibide esanguratsuena izanik». Era berean, kanpainako elastikoak eskuragai izango dira plaza horretan jarriko dituzten mahaietan. Halaber, mahaiak jarriko dituzte ekainean 8ko giza-katean parte hartu nahi duenak izena eman dezan.