Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itsasi Euskal kultur taldeak Xiberutik dantza ikuskizuna prestatu du, eta hura ikusteko aukera izango da igandean, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Formatu txikiko ikuskizun honetan 14 dantzari igoko dira taula gainera. Zuberoako maskaradan eta euskal dantza tradizionalean oinarritutako hainbat koreografia ikusteko aukera egongo da.