Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarautzen 67 urteko gizonezko bat atxilotu dute Zarauzko ertzainek, sexu-askatasunaren aurkako delitua egin izan leporatuta. Atzo (asteazkena) goizean atxilotu zuten. Ertzaintzak azaldu duenez, atxilotutako gizonezkoak Debatik Zarautzera arteko trenaren barruan egin zuen egozten dioten delitua. Ustez atxilotuak hainbat keinu lizun egin zizkion, beragandik hurbil eserita zegoen 13 urte neska bati. Era berean, atxilotuak bere genitalak ukitu zituen, "masturbatzeko asmoz". Trena Zarautzera iritsi eta han jaitsi zen adingabea, baina orduan ere gizonak jarraitzeko keinua egin zion. Ertzaintzak gertakarien berri jakin, eta neskak emandako ezaugarriak zituen gizonezkoaren bila hasi ziren. Hala, 67 urteko gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin zuten.