Orioko Herri Ikastola eta Basque Culinary Center elkarlanean

Karkara.eus 2014ko martxoaren 13a

"Ikastolan Ongizatea Sukaldatuz" izeneko proiektua jarri dute martxan elikadura osasungarria bultzatzeko helburuz

Orioko Herri Ikastolak proiektu bat jarri du martxan Basque Cuinary Center-ekin elkarlanean, Ikastolan Ongizatea Sukaldatuz izenekoa. Helburu nagusi elikadura osasungarria bultzatzea du proiektuak, bai ikasle bai gurasoengan. Horretarako, hainbat sukaldaritza tailer antolatu ditu Ikastolak.

Martxoaren 11tik 14ra bitartean dira tailer horiek. Goizetan, ikasleak herriko dendatara irteten dira sasoiko produktuak erostera. Gero, BCC-ko sukaldari baten laguntzaz, produktu horiek sukaldean egin eta bertan bazkaltzen dute. Ikasleek sukaldean diharduten bitartean, eta hori ardatz izanik, hainbat eduki lantzen dituzte: erosketak egitea, bertako eta garaiko kontzeptuak, ingurugiroa eta ekoizpenaren kontzientzia hartzea, oinarrizko elikadura ohiturak, garbiketa...

Harrera ona ari dira izaten tailerrak; lehen bietan LH 5. mailako 42 ikasleak aritu ziren sukaldean, eta bihar, martxoaren 14a, DBH 2. mailakoak izango dira sukaldari goiz eta eguerdian.

Hauek dira prestatu dituzten errezetak:
– Barrengorri gisatuak arrautza lorearekin
– Txitxarro marmitakoa
– Fruta mazedonia jogurtarekin

Gurasoak ere sukaldean

Proiektua osatzeko martxoaren 12an eta 14an gurasoentzako sukaldaritza tailerrak ere antolatu ditu Ikastolak. Hamar lagun inguru bildu ziren lehenengoan, bi irakasle eta jangelako arduradunarekin batera. Basque Culinary Center-eko hainbat sukaldarik ematen dute tailerra, eta Altxerri jatetxeko Xabier Atorrasagasti sukaldari Oriotarrak gidatzen du.

Gurasoek honako errezetak prestatu dituzte:
– Menestra urdaiazpikoarekin
– Udareak ardo beltzarekin

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide