"Nasi Goreng Adiction" dokumentalaren emanaldia Etxeluzen

Karkara.eus 2014ko martxoaren 13a

Zarauzko Diskoiraa musika taldeak 2011. urtean Asian eginiko bira kontatzen du dokumentalak

Martxoaren 13an Nasi Goreng Adiction dokumentalaren emanaldia egingo dute Etxeluze Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Filmak Diskoiraa talde zarauztarrak 2011ko...

Zarauzko Diskoiraa musika taldeak 2011. urtean Asian eginiko bira kontatzen du dokumentalak

Martxoaren 13an Nasi Goreng Adiction dokumentalaren emanaldia egingo dute Etxeluze Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Filmak Diskoiraa talde zarauztarrak 2011ko Asiako biran bizitakoa kontatzen du. Tailandia, Indonesia, Malasia, Filipinak eta Singapurren barrena ibili ziren 30 egunez, 23 kontzertu emanaz. Bidaia hori ardatz hartuta, bisitatutako herrialdeetako Punk eta Hardcore mugimenduari errepasoa ere egiten dio dokumentalak, bidean aurkituriko talde eta norbanakoen elkarrizketen bidez.

Dokumentala Euskal Herriko Gaztetxe eta txoko ezberdinetan proiektatzen ari dira otsaila eta martxoa bitartean. Bertako elkarrizketatu batzuek hala eskatuta, ez dute filma interneten jarriko. Hainbat kopia egingo dituzte, zeinak taldeak laster kaleratuko duen LP-aren barruan joango diren.

 

Zaratazarautz.net

Etxeluze

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide