Ta oain ze? antzezlana

Karkara.eus 2014ko martxoaren 13a

Martxoaren 14an Orioko Kultur Etxean antzeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasek, azken honekin egon da KARKARA

Lehengo urteko azaroa geroztik geldirik zegoen antzezlana berrekuratu dute Iraia Elias eta Ainhoa Alberdik: ta oain ze? Berriz ere beraiena, propioa, den hori hartzeko parada izan dute, eta noski, aukera baliatu dute. Kultur Etxea obra honen lekuko bilakatu baina lehen gurean izan da Iraia Elias –Zarautz, 1980–.

Eta oraingoan, zer dakarkizue Ainhoa Alberdi eta biok?
Ta oain ze? obra dakarkigu. Biribilgune batean harrapatuta geratzen diren emakume baten –edo biren– istorioa kontatzen du. Harrapatuta egongo da protagonista, ezingo du hortik atera; hortaz, ezintasuna sentituko du.

Orduan, aktoreak bi zarete baina pertsonaiak...
Emakume biek pertsonaia bakarra balira bezala jokatuko dute: batzuetan, bata bestearen ispilu izango dira; beste batzuetan, txandaka arituko gara; eta tarteka, paraleloan eta batera. Dinamika berezia sortzen du horrek.

Dinamika berezia eta eszenografia ere, ezberdina.
Maleta bana izango dugu. Maleta, argiztapenarekin irudikatutako biribilgunea eta gu, besterik ez. Uste dugu geroz eta gauza gutxiago, dekorazio sinpleagoa, hobe dela. Hortaz, fokuen bitartez biribilgunea irudikatuko dugu eta horren inguruan egingo dugu antzezpena. 

Zergatik biribilgunea?
Metafora modukoa da. Harrapatuta dauden emakumeen gai ezberdinak azaleratuko dira; argi-ilun guztiak. Bizitzako alor ezberdinak, barruko ahots desberdinak tratatuko dira. Izan ere, bizitzan badirudi beti leku berean gaudela, behin eta berriz. Sentsazioak eta sentimenduak errepikatu egiten dira, eta biribiltasunak ere hori dauka.

Publikoa ere biribilgunearen inguruan kokatuko da, ezta?
Kuriosoa izan daiteke publikoarentzat, izan ere, gu ez gara oholtza batean egongo, ohi bezala. Publikoaren maila berean egongo gara, parez pare. Eta beraiek, borobilean eseriko dira, gu inguratzen. Honela, publikoa antzezlanaren barruan sentitzeko aukera gehiago daude, beste modu batean bizitzeko aukera izango du.

Publikoarentzat eta zuentzat ere izango da berezia...
Modu zirkularra izanik perspektiba ezberdinetatik ikusiko du publikoak; bizitzan bezala, pertsona guztiek ikuspuntu desberdinetatik ikusten baitituzte gauzak. Kontuan hartu behar dugu hori, guztiek ikusi behar gaituztela. Hori zaindu behar izan dugu, eta horretarako Miren Alkalaren laguntza izan dugu.

Borobil itxian irudikatu arren, galdera irekiak uzten dituen antzezlana da?
Edozein gizakik izan ditzakeen barne gatazkak islatzen

ditugu, gure barneko ahots ezberdinek kontatuak. Ikusle bakoitzak gai bakoitzarekiko duen identifikazio maila ezberdina izango da. Planteatuko ditugu gatazken inguruan hausnartu dezaten nahi dugu, bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Antzerkiak hori behar duela izan dio Eliasek, bihotzera eta tripetara iristen den

zerbait. Eta hori lortzen saiatzen ari direla aipatu du. Lan honekin, are gehiago, beraien barruan dauden kontuak kontatzen baitituzte. Alberdiren eta Eliasen artean sortu dute, Miren Alkalaren azken ukituez lagunduta. Beraien  hitzak dira, beraien bizipenak, beraien sorkuntza. Konexio ona dute lanerako, hortaz, plazer bat da Eliasentzat antzezlan hau egitea.

Martxoaren 14an Orioko Kultur Etxean antzeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Eliasek, azken honekin egon da KARKARA

Lehengo urteko azaroa geroztik geldirik zegoen antzezlana berrekuratu dute Iraia Elias eta Ainhoa Alberdik: ta oain ze? Berriz ere beraiena, propioa, den hori hartzeko parada izan dute, eta noski, aukera baliatu dute. Kultur Etxea obra honen lekuko bilakatu baina lehen gurean izan da Iraia Elias –Zarautz, 1980–.

Eta oraingoan, zer dakarkizue Ainhoa Alberdi eta biok?
Ta oain ze? obra dakarkigu. Biribilgune batean harrapatuta geratzen diren emakume baten –edo biren– istorioa kontatzen du. Harrapatuta egongo da protagonista, ezingo du hortik atera; hortaz, ezintasuna sentituko du.

Orduan, aktoreak bi zarete baina pertsonaiak...
Emakume biek pertsonaia bakarra balira bezala jokatuko dute: batzuetan, bata bestearen ispilu izango dira; beste batzuetan, txandaka arituko gara; eta tarteka, paraleloan eta batera. Dinamika berezia sortzen du horrek.

Dinamika berezia eta eszenografia ere, ezberdina.
Maleta bana izango dugu. Maleta, argiztapenarekin irudikatutako biribilgunea eta gu, besterik ez. Uste dugu geroz eta gauza gutxiago, dekorazio sinpleagoa, hobe dela. Hortaz, fokuen bitartez biribilgunea irudikatuko dugu eta horren inguruan egingo dugu antzezpena. 

Zergatik biribilgunea?
Metafora modukoa da. Harrapatuta dauden emakumeen gai ezberdinak azaleratuko dira; argi-ilun guztiak. Bizitzako alor ezberdinak, barruko ahots desberdinak tratatuko dira. Izan ere, bizitzan badirudi beti leku berean gaudela, behin eta berriz. Sentsazioak eta sentimenduak errepikatu egiten dira, eta biribiltasunak ere hori dauka.

Captura de pantalla 2014-03-11 a las 15.30.09.png

Publikoa ere biribilgunearen inguruan kokatuko da, ezta?
Kuriosoa izan daiteke publikoarentzat, izan ere, gu ez gara oholtza batean egongo, ohi bezala. Publikoaren maila berean egongo gara, parez pare. Eta beraiek, borobilean eseriko dira, gu inguratzen. Honela, publikoa antzezlanaren barruan sentitzeko aukera gehiago daude, beste modu batean bizitzeko aukera izango du.

Publikoarentzat eta zuentzat ere izango da berezia...
Modu zirkularra izanik perspektiba ezberdinetatik ikusiko du publikoak; bizitzan bezala, pertsona guztiek ikuspuntu desberdinetatik ikusten baitituzte gauzak. Kontuan hartu behar dugu hori, guztiek ikusi behar gaituztela. Hori zaindu behar izan dugu, eta horretarako Miren Alkalaren laguntza izan dugu.

Borobil itxian irudikatu arren, galdera irekiak uzten dituen antzezlana da?
Edozein gizakik izan ditzakeen barne gatazkak islatzen ditugu, gure barneko ahots ezberdinek kontatuak. Ikusle bakoitzak gai bakoitzarekiko duen identifikazio maila ezberdina izango da. Planteatuko ditugu gatazken inguruan hausnartu dezaten nahi dugu, bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Antzerkiak hori behar duela izan dio Eliasek, bihotzera eta tripetara iristen den zerbait. Eta hori lortzen saiatzen ari direla aipatu du. Lan honekin, are gehiago, beraien barruan dauden kontuak kontatzen baitituzte. Alberdiren eta Eliasen artean sortu dute, Miren Alkalaren azken ukituez lagunduta. Beraien  hitzak dira, beraien bizipenak, beraien sorkuntza. Konexio ona dute lanerako, hortaz, plazer bat da Eliasentzat antzezlan hau egitea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide