Oier Unanuek lehen garaipena eman dio Viveros San Antoni

Baleike 2014ko martxoaren 13a

Oier Unanue alebinak denboraldiko lehen garaipena lortu du Hernanin Viveros San Anton taldearentzat. Alebin mailan hiru kilometro eta erdiko ibilbidea osatu zuten txikienek, eta tartean malda gogor bat gainditu behar izan zuten. Helmugan Oier Unanue izan zen lehena, Mikel Azkue bosgarren eta Oier Iribar 29. Alebinen lasterketa apartaren ondoren, infantilek ere lan ona egin zuten. Gaizka Gurrutxaga hirugarren sailkatu zen, Unai Sasiain 27. eta Naia Ubieta Osa 28. Nesken sailkapenean bigarren izan zen Naia. Juniorrek igande arratsaldean izan zuten lasterketa. Errenterian, 148 txirrindulari leihatu ziren, Gipuzkoa kanpotik 13 talde izan zirelarik parte hartzen. Gorka Etxabe aizarnazabaldarra nabarmendu zen eguneko ihesaldian sartuta. Azkenean, 70 kilometro ihesean egin eta gero, indarrak agortu eta bosgarren izan zen helmugan. Haritz Eizagirre 45. sailkatu zen, eta Jon Agirrek ez zuen amaitzerik izan, eroriko baten ondoren tropelean etenda gelditu baitzen. 148 abiatu eta 66 txirrindulari bakarrik heldu ziren helmugara. Aitor Olaziregik Lizartzan parte hartu zuen larunbat arratsaldean. 104 kilometroko ibilbidea eta lau mendate tartean –Altzo hiru aldiz eta Leaburu behin–, Leabururaino pelotoiaren erritmoari eutsio zion Olaziregik. Azken unean amore eman zuen, indarra akituta, baina lasterketa bukatu zuen eta ez zen hori parte hartzaile guztien lorpena izan 171 txirrindulari abiatu eta 70ek ez baitzuten amaitu. Eider Unanuek [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide