Zumaiako EAJ-PNVk prentsa ohar bidez salatu duenez, alkateak 900 bat dekretu sinatu zituen 2013an. Hemen irakur dezakezue jeltzaleen idatzia, bere horretan: Zumaiako EAJk “salatu” egin du alkatearen jarrera dekretu bidez gobernatzea aukeratu duelako, beste indar politikoen elkarlanari eta ekarpenei atea itxiz eta gogoratu du: “Udalean ordezkaritza duten beste indar politikoen zinegotziek, Bilduko zinegotziek duten zilegitasun berdina dutela zumaiarrak ordezkatzeko”. Horrela baloratu du bozeramale abertzale Montse Aranak, alkateak urtarrilaren 30ean dekretu bidez eta ez pleno batean edota Gobernu Batzordean, Beheko plazaren birgaitze proiektua onartu izana. “Gainera, sinatutako egunean, lanak burutu ahal izateko agindua emateko ezinbestekoa den aurrekontu agiririk gabe”. Proiektua, Non Arkitekturak egin du 409.758€tako zenbatekoarekin, bez barne. Aranak gogoratu du: “Alkateak 900 bat dekretu sinatu ditu 2013an eta guk dakigunez, ez du, 3.000 biztanletik gorako udalek legez egin behar duten Gobernu Batzorderik deitzen eta ondorioz, ezta udalbatza osoari bidali behar zaizkion aktak bidaltzen ere” gaineratu du. Beheko plaza edo Eusebio Gurrutxaga plazari dagokionez honokoa adierazi du: bozeramale jeltzaleak “alkateak nahiago izan du dekretuak erabiltzea berrurbanizazio proiektua eta lanen esleipenaren eta exekuzioaren administrazio klausula agiriak onartzeko”. Hori dela eta azpimarratu du “parte hartzeari gehien hurbiltzen zaion ekimena, oihartzun eskasa izan zuen, udal gobernuak antolatu zuen bilera informatiboa izan zen, bertaratutakoak ez [...]