Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dardara ZMK Zumaiako Musika Kolektiboak bi urteko ibilbidea bete du, eta epe horretan hainbat jarduera antolatu ditu herrian: kontzertuak, bideo-emanaldiak, kalejirak eta abar. Hori ospatze aldera, larunbat honetarako (martxoak 15) kolektiboaren bigarren urteurreneko jaialdia antolatu dute. Aurten, gainera, herrira zabaldu nahi izan dute kolektiboaren jarduna. Nikol tabernan ekingo diote festari, 19:00etan, Odolkiak Ordainetan taldearen emanaldiarekin. Ondoren, kalez kale ibiliko dira, Dartagnan y Los Tres Moqueteros taldeak girotuta. Kalejiran Torreberri gaztetxera joango dira, eta bertan, 21:00etan, mokadu goxoak eta bideo emanaldi bat eskainiko dute. Ekitaldia biribiltzeko, 22:00etan Brote, Voltaia, Zain eta Gheto Fyah Sound System taldeek joko dute zuzenean.