Emaitza onak lortu dituzte Zarauzko Balea taldeko igerilariek Tolosan

Urola Kostako Hitza 2014ko martxoaren 12a

Ezkerrean, Irene Ansorregi zilarrezko dominarekin. Balea Joan zen asteburuan Euskal Herriko Infantil Txapelketa jokatu zuten Tolosako Usabalgo Kirodegian, eta Zarautz Balea Igeriketa taldeko bost igerilarik hartu zuten parte bertan: Nerea Fernandez, Irene Ansorregi, Itziar Zabala, Lore Li Vallejo eta Oier Zulaikak. "Denak oso ondo aritu ziren eta beraien denborak hobetzea lortu zuten", jakinarazi dute taldetik.  Ansorregi izan zen gehien nabarmendu zena, hain zuzen ere, 100 eta 200 metro bizkar estiloan. Azken honetan, zilarrezko domina eskuratu zuen o2:32:94 denbora eginda.  100 metro bizkar estilo proban  bosgarren sailkatu zen 01:11:98 denborarekin. "Bi probeetan Espainiko gutxiengo denboretatik gertu geratu zen", nabarmendu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide