Arrantzale kalearen hasieran espaloia zabaltzen ari dira. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Orion aldaketa txikiak eginda herritarren egunerokoa hobetu nahi du Udalak. Herriko kaleak oriotarren beharretara egokitu nahi ditu eta horretarako hainbat lan ditu abian. Alde batetik, Arrantzale kalearen hasieran espaloia zabaltzen ari dira, herritarrak bertatik lasaiago ibili daitezen. Bestetik, Kultur Etxeko sarrera gurpildun aulkientzat egokitzen ari dira eta azkenik Ibai Ondo kalean bidegorria eraikitzen ari dira.
Ibai Ondo kalean bidegorria eraikintzen ari dira. (Egilea: Aiora Larrañaga)