Gipuzkoako Adinekoen Aldeko Manifestua aurkeztu zuten Salatxo Aretoan

Karkara.eus 2014ko mar. 12a, 11:40

2001ean egin zen "Bizitzen lagundu. Zaharren aldeko agiria" izeneko manifestuan jasotzen ziren printzipioen berrikuspena da oraingoa

Atzo, martxoaren 11n, Gipuzkoako Adinekoen Aldeko Manifestua 2013 aurkeztu zen Salatxo Aretoan, Urola Kostako adineko pertsonen kontseiluak eta Zaharren Babeslekuak antolatuta. Bizitzen lagundu. Zaharren aldeko agiria izeneko manifestua argitaratu zuten 2001ean; gizarteak adinekoen inguruan duten jarrera, kohesioa eta solidaritatea hobetzeko printzipioak biltzen zituena eta oinarrian Nazio Batuek adineko pertsonen alde aldarrikaturiko printzipioak zituena –duintasuna, independentzia eta arreta izateko, parte hartzeko eta pertsonalki garatzeko eskubideak–.

2013an landutako bigarren manifestu hau berrikusteko, lehen manifestutik orain arte izandako gizartearen aldaketak kontuan hartu ditu Gipuzkoako Adinekoen Kontseiluak. Batetik, errealitate berriari eta ikaskuntza berriei egokitzeko eta, bestetik, etorkizunean ikusten dituzten mehatxuei aurrean jarrera bat hartzeko garaia dela ikusten baitute.

Manifestu hori talde lanean eginiko hausnarketaren emaitza dela diote antolatzaileek, ideia nagusi batzuen inguruan egituratua eskubide eta betebehar sail bat artikulatu dira.

Hauek dira manifestuaren oinarriak:

– Adineko pertsona da bere biziaren benetako protagonista.
– Adinekoek herritar izaten segitzen dute eta bizi guztian herritar izaten segitzeko eskubidea dute.
– Adinekoak ekitatez eta justiziaz tratatu behar dira.
– Adinekoen artean, gehienak emakumeak dira eta haien perspektiba nahitaez hartu behar da kontuan.
– Adinekoak helburuko hartzaile gisa sartu behar dira gizarte osoarentzat bideratzen diren politika transbertsaletan.
– Adinekoenganako kontsiderazioa eta laguntza behar duten haiei arreta ematea, belaunaldi arteko solidaritatea eta eman duten guztiaren ordain zuzena baino ez da.
– Zaila izango da adinekoen garapen pertsonala eta soziala gauzatzea, estatu sozial bat mantentzen ez bada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide