Justiziak "biluzik" utzi nahi dituztela salatu dute TSko langileek

Ane Olaizola 2014ko martxoaren 12a

TSko langileak, gaur, Donostian (TS Fundiciones) Zestoako TS Fundicioneseko langileek elkarretaratzea egin dute goizean, Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean, enpresaren itxiera salatzeko. Duela hilabete batzuk egin zuten bezala, gantzontzilotan jarri dira langileek, bizi duten "kriminalizazioa" salatzeko. Justiziak biluzik nahi gaitu, zioen pankartaren atzean egin dute protesta dozenaka beharginek. Zuzendaritzak duela 28 egun jo zuen enpresa likidatzeko konkurtsora, baina epaileak ez du oraindik onartu, eta langileek berretsi dute enpresa "bideragarria" dela eta "negoziatzeko prest" daudela. Horrez gain, ustez akzionistak mehatxatzeagatik eta legez kanpoko elkarretaratzeak egiteagatik abiarazi duten auzia dela eta, isunei eta bestelako gastuei aurre egiteko kontu korrontea zabaldu dute langileek. Nahi duenak bere borondatea eman dezake Laboral Kutxako 3035 0037 40 037.1.06844.1 zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide