Birziklatu lehiaketako saridunak Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko presidentearekin (ezkerrean).
Urola Erdiko Udal Elkarteak Birziklatu kanpaina jarri zuen martxan urtarrilean, Ecoembesekin eta Ecovidriorekin elkarlanean. Kanpainak herritarrak hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzera bultzatzea du helburu. Ondoren, hondakinen birziklatzea sustatzeko lehiaketa jarri zuen martxan udal elkarteak. Denera 26 proposamena jaso dituzte eta saridunak honakoak izan dira:
- Enok Sudupek proposatuta: errefusaren edukiontzi grisetan "azken aukera naiz", "ni errefusa naiz" edo "ni ez naiz birziklatzen" gisako leloak errotulatzea. Sudupek nekazal etxe batean bi lagunentzako asteburupasa bat irabazi du.
- Carmek Osak aurkeztutakoak ere saria jaso du. Honek, erabilitako ur botila handietan plastikozko poltsak sartu eta beteta daudenean isolatzaile bezala erabiltzea proposatu du. Honek ere, nekazal etxe batean asteburupasa bat irabazi du.
- Hirugarren saritua Maria del Carmen Carmona izan da. Hondakinak etxepeka bildu, eta gaika gehien sailkatzen duten etxeei zabor tasa jaistea proposatu du. Donostiako La Perlan bi lagunentzako zirkuitua eta bazkaria irabazi ditu Carmonak.
Birziklatu kanpaina abiatzeko, Urola Erdiko zazpi herrietako zebrabideen %65ean
Birziklatu leloa margotu zuten; denera 150 zebrabide margotu zituzten. Gero, Urola Erdiko etxe guztietara informazio txartelak banatu zituzten, lehiaketaren berri emanez.