Azkoititik Azpeitira oinezko martxa egingo dute, pobrezia salatzeko

Ane Olaizola 2014ko martxoaren 12a

Gune plataformak Hego Euskal Herrian abiatu duen mobilizazio kanpainaren barruan oinezko martxa egingo dute bihar Azkoitia eta Azpeitia artean. Gobernuek aurrera atera dituzten neurriek gizartean «pobrezia eta ezegonkortasuna hedatzen» dutela salatuko dute mobilizazioaren bidez, eta politikak aldatzeko eskatuko dute. Eskualdeko enpresetako langileek eta norbanakoek hartuko dute parte oinezko martxan; 11:30ean elkartuko dira, Azkoitiko plazan, eta handik oinez joango dira Azpeitira. ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk, Hiruk, CNTk, CGTk eta dozenaka eragile sozialek osatzen dute Gune plataforma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide