Dibina Lanberri 76 urteko oriotarra da eta bederatzi urte zituenetik dabil arrantzan. Angulak biltzen jardun ditu urteak eta urteak, hortaz, itsasoari lotua bizi izan da eta bizi da. Egigurenek, bere gelakideekin batera, Dibinaren bizitza kontatu nahi izan du dokumental labur honetan.
Dokumentala ikusteko, egin klik hemen.
Duela hiru egun jarri zuten sarean, eta honezkero bisita ugari izan ditu. Trailerra bezala, bide hau erabili dute dokumentalaren berri emateko eta erakusteko, izan ere, modu hau iruditu zaie egokiena zabalkunderako.